Erreferentziazko espazio tokian tokiko zaintzaren arloko enpleguan eta gaikuntzan.

ZainSare espazioak erreferentziazko espazio dira herri edo eskualde jakin bateko enpleguan eta gaikuntzan. Enplegua eta eskainitako arreta profesionalizatzera eta hobetzera bideratuta daude eta estuki elkarlanean jarduten dute administrazio publikoekin eta inguruko baliabide eta/edo eragileekin.

Espazio horietatik, eta erabilgarri dauden baliabide eta/edo eragileen arabera, elkarlanean jarduten dute tokian tokiko errealitateari egokitutako erantzunak emateko.

ZainSare

ZainSare espazioen zerbitzuak

ZainSare espazioen bidez, honako hauei eskaintzen zaizkie zerbitzuak:

  • Etxeko arretan eta zaintzan jarduten duten langileei edo zaintzaren esparruko lanpostuetan interesa dutenei.
  • Enplegatzaileei edo enplegatzaile izan litezkeenei.
  • Tokiko administrazio publiko, baliabide eta/edo eragileei.

Zer eskaintzen diete etxeko arretan eta zaintzan jarduten duten langileei edo sektore horretako enpleguan interesa dutenei?

  • Zaintzaren esparruan espezializatutako lan eta gizarte arloko orientazioa.
  • Enplegurako prestakuntza eta garapen profesionala.
  • Eskaintza eta eskariaren arteko lotura.
  • Autozainketaren eta elkarrekiko laguntza-sarea sustatzea.
  • Kontratazioei, eskubideei eta betebeharrei (etxeko langileen lan-arriskuen prebentzioa barne) buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza.
  • Eskaintza eta eskariaren arteko lotura.

Zer eskaintzen diete etxeko arretan eta zaintzan jarduten duten langileei edo kontratatzeko interesa dutenei?

Zer eskaintzen diete tokian tokiko administrazio publiko, baliabide eta/edo eragileei?

 

  • Herri edo eskualdeko zaintza-jardueren errealitatearen ezagutza.
ZainSare

Nola eskaintzen dira zerbitzuok?

ZainSare espazioetako zerbitzuak eskaintzeko, lankidetzan jarduten da, besteak beste, martxan jartzen diren herri edo eskualdeko lan eta gizartearen eta hezkuntzaren arloko eragileekin.

Ikuspegi horrek jardunbidea herri bakoitzaren beharretara egokitzea ahalbidetzen du, baita eragile publikoen, entitate sozialen eta komunitatearen arteko koordinazioa sustatzea ere.

Hala, zerbitzu bakoitzari lotutako jarduerak ez dira soilik ZainSare espazioetan bertan soilik egiten. Aitzitik, beste baliabide eta/edo eragile publiko zein pribatu batzuen bidez ere egiten dira, non koordinatu egiten baitiren ZainSare espazioen ingurunean dauden pertsonek parte har dezaten. Era berean, haiei proposamenak egiten zaizkie.

MENTSAD
ZainSare
ZainSare
ZainSare
ZainSare
ZainSare

GIDARITZARI ATXIKITAKO UDALAK

Amurrio udala
Logotipo Ayuntamiento de Ermua
arrasate udala