ZainLab berrikuntza soziolaboraleko proiektua da eta Zaintzaren eta Bizitza Luzeraren Ekonomian egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuna ematea du helburu, honako hauen bidez:
- Iraupen luzeko zainketak ikusaraztea, duintzea eta sustatzea, lan- eta lanbide-aukeren eremu gisa.
- Formakuntza garapen profesionalerako palanka gisa.
- Langileen ezaugarri eta beharretara egokitutako metodologia pedagogikoak diseinatzea.
- Egungo eta etorkizuneko erronken aurrean profesionalak eraldatzeko beharrezkoak diren konpetentzia aurreratuak bultzatzea.
- Figura eta/edo rol profesional berriak hedatzea.
- Diziplina desberdinetako profesionalak silberizatzea eta ekintzaileei laguntzea.
21
proiektu
204
profesionalek laguntzen dute
2024ko irailean eguneratua.
135
erakunde laguntzaile
1055
parte-hartzaile proiektuetan
2024ko irailean eguneratua.

ZainLab I
ZainLab II
ZainLab Hub

ZainLab I
ZainLab I Zaintzaren eta Bizitza-Luzeraren Ekonomiak sortzen dituen enplegu-aukerak, bai eta egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko sortzen ari diren profil eta rol profesional berriak identifikatu ditu.
2021ean garatu zen, prospekzio-analisi batetik eta 80 eragile publiko eta pribatu baino gehiagorekin egindako elkarrizketa- entzute prozesu batetilk abiatuta.

ZainLab II
ZainLab II-k ZainLab I-en identifikatutako erronkak eta aukerak zabaldu ditu, 4 esku-hartze fokuren eta hauekin lotutako 8 proiekturen bidez.
Hauek dira 4 fokuak: Sektorearen profesionalizazioa, Upskilling-a eta Reskilling-a, profil eta rol berrien pilotajea eta Silver Economy-an ekiten dutenei laguntzea, gizarte-ekonomia ikuspuntu batetik.


ZainLab Hub
ZainLab Hub berrikuntza soziolaboraleko hub-a da, Zaintzaren eta Bizitza-Luzeraren Ekonomia hobetzen, garatzen eta sustatzen laguntzea helburu duena, ekintza berritzaileen diseinua, esperimentazioa eta inplementazioaren bidez. Horretarako, enpleguaren, formakuntzaren, berrikuntzaren, ikerketaren eta zaintzaren esparruan inplikatuta dauden eragile publiko eta pribatuek osatutako komunitate adituak aktibatu dira.