Pertsona partikularren etxeko zaintza profesionalizatzeko lan egiten duen EAEko eragile publiko eta pribatuen komunitatea, arreta berezia jarriz pertsona migratuetan.

Helburuak

Metatutako ezagutza eta esperimentazioa partekatzea, eta pertsona partikularrei ematen zaien etxeko zaintzako langileekin eta senideekin lotutako proposamenak eta jarduerak abian jartzea, honako helburu hauek ahalbidetzeko:

  • Zainketen eremu profesionalean espezializatutako orientazio-zerbitzuen ezarpenean eta ebaluazioan aurrera egitea.
  • Zaintzaileak profesionalizatzea, haien ezaugarri eta beharretara egokitutako metodologia eta formatuen bidez.
  • Gaitasunen eguneratzea eta indartzea bultzatzea, haien ezaugarri eta beharretara egokitutako metodologia eta formatuen bidez.
  • Enpleguan eragina duten zaintzaileen beste behar batzuei erantzutea: kulturarteko gaitasuna, osasun fisikoa eta psikosoziala, prestakuntzaren araberako sustraitzea, etab.
  • Lehen mailako zaintza zuzenarekiko interesa erakartzea: pertsona migratuak, langabezian daudenak, etab.
ZainPrest

Proiektuak

ZainPrest-ek hainbat eragile eta erakundere konektatzen ditu honako proiektu hauei ekiteko:

ZainPrest
  • Helburu partekatuak dituen komunitatea eraiki eta ezartzea.
  • Kulturartekotasunean “formatzaileen formatzaile” izateko formakuntza-programa diseinatzea eta ebaluatzea. Horrela, lehen mailako zuzeneko arretako zaintzaile profesionalentzat beharrezkoa den kulturarteko gaitasunarekin lotutako formatzaileen gaikuntza bultzatuko da.
  • ZainLab-i lotutako etengabeko formakuntza. Horrela, pertsona partikularrak etxean zaintzeko gaitasunak eguneratu eta sendotuko dira.
  • Pertsona partikularrei etxean zaintza-zerbitzuak ematen dizkieten langileak profesionalizatzeko espazioak sortzea eta modelizatzea. ZainSARE espazioak.
  • MENTSAD eta MENTINS barne hartzen dituen formakuntza-programa garatzea familia-inguruneko zaintzaileentzat.
ZainPrest
ZainPrest
ZainPrest

SARE LAGUNTZAILEA

Logotipo BBK
Caritas
Biltzen
CEAR
Deusto
Ellacuria Fundazioa
Home Care Lab
Ikuspegi
UPV EHU
Lanbide
María Inmaculada Almería
Logotipo Garapen
SOS Arrazakeria
Zehar
Logotipo elkarzabal