Prestakuntza arautuetan parte hartzeko oztopo handiak dituzten pertsonek mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko Profesionaltasun-Ziurtagiria lortzeko Prestakuntza-programa.

Prestakuntza hau (450 ordukoa), pertsona partikularrak etxeetan zaintzen dituzten eta formakuntza arautuetan parte hartzeko oztopo handiak dituzten langileek ere, (adibidez, berehala lan egiteko premia handia dutenek, kontziliazio-arazoak dituztenek, etab.) honako aukera hauek izan ditzaten diseinatuta dago:

  • Profesionaltasun-Ziurtagiria lortzea dezakete, Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutuaren (EEI) Konpetentziak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozeduren (KEEP) bidez.
  • Enplegagarritasuna hobetzea (zaintzak eta egoitza-arreta erabiltzeko nitxoan) eta kalitatezko zaintza-zerbitzuak emateko oinarri gisa.

MENTINSek autoprestakuntzarako (362 ordu) eta talde-trebakuntzarako (88 ordu) metodologia mistoa erabiltzen du.

Autoprestakuntza:

  • Hainbat ikaskuntza-baliabide erabiltzen dira paperezko formatuan, hala nola eskuliburuak eta fitxa-koadernoak, test edo “egia ala gezurra” motako ariketekin.
  • Pertsona bakoitzak banaka lantzen ditu astero finkatutako edukiak, nahi duen unean eta lekuan.

Talde-trebakuntza:

  • Larunbatero eta arratsaldez, 4 orduko 22 saiotan, aurrez aurreko talde-trebakuntzak izango dituzte.
  • Asteroko lana eginda, zalantzak argitu, edukiak indartu, gaitasun praktikoak probatu eta eskuratutako ezagutzak ebaluatuko dituzte.

MENTINSen onurak

MENTINS -  formakuntza Bilbao

Formakuntza-programa honetan parte hartzen dutenak:

  • Konpetentziak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozedurak gainditzeko (eta ziurtagiri ofiziala lortzeko) eskatzen diren ezagutzak eskuratzen dituzte.
  • Titulu pribatua jasotzen dute, eskatutako gutxieneko esperientzia egiaztatu ezin dutenek Konpetentziak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozeduran parte hartzeko balio duena.
  • Gainera, Konpetentziak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozeduran parte hartzea errazten zaie, orientazio espezifiko batekin.

Laguntza jasotzen dute, bai taldeka, bai banaka, aurrez aurre edo/eta urrutitik. Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutuaren (EEI) azterketara aurkezten direnei aholkuak ematen zaizkie fase desberdinei buruz: izen-ematea, dokumentazioa eta jarraitu beharreko urratsak.

3

talde Bizkaian

1

talde Araban

6

erakunde laguntzaile

2024ko irailean eguneratua.

2

talde  Gipuzkoan

6

erakunde laguntzaile

2024ko irailean eguneratua.

1

talde Araban

MENTINS formakuntza
MENTINS formakuntza
MENTINS formakuntza

SARE LAGUNTZAILEA

Ermuko Udala
Elkarzabal
Emakumeen Topalekua
Arabako baserritar inguruko emakumeen sarea
Oñati
Biasteriko Udala
Arabako Foru Aldundia