Pertsona partikularrak etxeetan zaintzen dituzten eta formakuntza arautuetan parte hartzeko oztopo handiak dituzten langileek, etxean pertsonei arreta soziosanitarioa emateko, Profesionaltasun-Ziurtagiria lortu dezaten.

Profesionaltasun-Ziurtagiria lortzeko formakuntza programa (480 ordukoa).

Formakuntza horri esker, Profesionaltasun-Ziurtagiria lor dezakete Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutuaren (EEI) Konpetentziak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozeduren (KEEP) bidez, eta ematen dituzten zainketen kalitatea hobetu. MENTSADek autoprestakuntzako (388 ordu) eta talde-trebakuntzako (92 ordu) metodologia mistoa erabiltzen du.

Autoprestakuntza:

  • Hainbat ikaskuntza-baliabide erabiltzen dira paperezko formatuan, hala nola eskuliburuak eta fitxa-koadernoak, test edo “egia ala gezurra” motako ariketekin.
  • Pertsona bakoitzak banaka lantzen ditu astero finkatutako edukiak, nahi duen unean eta lekuan.

Talde-trebakuntza:

  • Larunbatero eta arratsaldez, 4 orduko 23 saiotan, aurrez aurreko talde-trebakuntzak izango dituzte.
  • Asteroko lana eginda, zalantzak argitu, edukiak indartu, gaitasun praktikoak probatu eta eskuratutako ezagutzak ebaluatuko dituzte.

MENTSADen onurak

MENTSAD

Formakuntza-programa honetan parte hartzen dutenak:

  • Konpetentziak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozedurak gainditzeko (eta ziurtagiri ofiziala lortzeko) eskatzen diren ezagutzak eskuratzen dituzte.
  • Ematen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzen dute.
  • Titulu pribatua jasotzen dute, eskatutako gutxieneko esperientzia egiaztatu ezin dutenek Konpetentziak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozeduran parte hartzeko balio duena.

Gainera, Konpetentziak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozeduran parte hartzea errazten zaie, orientazio espezifiko batekin.

Laguntza jasotzen dute, bai taldeka, bai banaka, aurrez aurre edo/eta urrutitik. Azterketara aurkezten direnei aholkuak ematen zaizkie fase desberdinei buruz: izen-ematea, dokumentazioa eta jarraitu beharreko urratsak.

5

talde: 3 Gipuzkoan, 1 Bizkaian, 1 Araban

%95

eko  EEIren KEEPetan

2024ko irailean eguneratua.

12

erakunde laguntzaile

%94k

gogobetetze-maila oso ona (%6k ona)

99

pertsona MENTSAD tituluarekin

2024ko irailean eguneratua.

Zergatik Bizkaiako Foru Aldundiak MENTSAD proiektuan apostu egin du?

Zer ekarpen egiten dio MENTSAD proiektuak Zainketak eta Gizarte Politikako Departamentuari?

MENTSAD
MENTSAD
MENTSAD

SARE LAGUNTZAILEA

Biltzen
Oñati
Foru Aldundia Gipuzkoa
Adinberri
Arabako baserritar inguruko emakumeen sarea
Gurutze Gorria
Cáritas
Elkarzabal
Txagorritxu
Afrorresidentes
Araba Foru Aldundia