ZainLab I-en helburua Zaintzaren eta Bizitza Luzeraren Ekonomian enplegu- eta formakuntza-aukerak identifikatzea da.
ZainLab I 2021ean garatu zen, honako hauetatik abiatuta:
- Zaintzaren esparruan enpleguaren egoerari eta joerei buruzko prospekzioa.
- Zahartzeak etxebizitzari, osasunari eta komunitateari dagokienez dituen beharrei eta erronkei buruzko elkarrizketa irekia, sektoreen arteko elkarrizketa-mahaien bidez (80 eragile publiko eta pribatu baino gehiagorekin).

Lan-fokuek etxebizitza, osasuna eta komunitatea jorratzen dituzte.
- Etxebizitza eta haren ingurunea zaintzarako funtsezko espazioak dira; pertsonen erreferentzia espazio ere badira, eta bertan geratu nahi dute.
- Adineko pertsonen eta zaintzaileen (profesionalak eta familia-ingurukoak) osasuna sustatzea eta prebenitzea.
- Komunitatea, adineko pertsonak inguratzen dituen eta izaki sozial gisa, harekin elkarreragiten duten ingurune fisikoa.
Gogoeta horietatik lau esku-hartze foku sortu dira:
- Zaintza-jarduera profesionalizatzea. Pertsona partikularrei etxean ematen zaien zaintza ikusaraztea, lanbideari duintasuna ematea eta zaintzaileak formatzea zaintzaren eta autozaintzaren kalitatea hobetzeko.
- Zaintzaren esparrurako konpetentzia aurreratuak (Upskilling-a) identifikatzea, diseinatzea eta garatzea.
- Zaintzaren esparruan dauden erronkei erantzuten dieten profil eta rol profesional berriak identifikatzea.
- Silver Economy-aren aukerak ikusaraztea, ekintzaileei laguntzea eta beste esparru batzuetako profesionalak formatzea (Silverizatzea).
