ZainLab-en helburuetako bat zainketen erronkari erantzuteko profil profesional eta rol berriak identifikatzea izan da.

Abiapuntua testuinguruaren azterketa eta 2030erako prospektiba, eta EAEko 80 eragile baino gehiagorekin izandako elkarrizketa izan da. Bertan, zaintzaren arloan profesionalen falta eta profil tradizionalak egokitzeko eta berriak sortzeko beharra adierazten da.

ZainLab-en egokitzat jo diren eta EAE osora hedatzeko aukera duten bederatzi profil eta/edo rol profesional aztertu dira.

Rol eta profil profesional berriak

Zer dira profil edo/eta rol profesional berriak?

Profil profesional berriak: gutxi garatutako zerbitzu eta programei erantzungo dieten lanbide berrien diseinua da. Enplegua, lana eta hezkuntza erregulatzeko sistemekin lan egitea eskatzen du.

Rol profesional berriak: jardunean dauden profesionalen gaikuntza zabaltzea du helburu, funtzio berriak betetzeko. Etorkizuneko beharrei eta zerbitzuei erantzutea da helburua, lanbidean jarduera eta funtzio berriak txertatuz.

Biek erantzuten diote lan-aukera berriak irekitzen dituzten premiei heltzeko helburuari, orain arte egon ez diren eskaerei aurre egiteko gaitasuna baitute.

Profilak / Rolak
Osasuna

Profilak / Rolak
Komunitatea

Profilak / Rolak
Teknologia

Zertan datza hauskortasunean espezializatutako fisioterapeutaren profil profesionala?

Zertan datza osasun muskulu-eskeletikoaren sustatzailearen profil profesionala?

Zertan datza zaintzaren erantzunkidetasuna ahalbidetzen duten erabilera publikoko espazioak sustatzeko arkitektoaren profil profesionala?

Teknologia

Zertan datza gizarte-teknologoaren / profil profesionala?

SARE LAGUNTZAILEA

Bilbao Udala
Vitoria- Gazteizko Udala
Donostia
Barakaldo
Arrigorriaga
Donostiako Udala
Laudio Udala
Osakidetza
UPV EHU
Osarten
Tipi
Bilbomática
Aptes
Init Group