Zaintzan ari diren langileak lan horretarako prestatuta egotea bilatzen da, baita etxeetan pertsona partikularrak zaintzen dituztenak ere.
ZainLab-en arreta pertsona horiengan (nagusiki emakumeak, migratuak, lan-baldintza desabantailatsuak dituztenak, prestakuntza gutxi edo batere ez dutenak eta prestatzeko zailtasun handiak dituztenak) jarri da eta haien profesionalizazioa bultzatu nahi da, ekimen hauen bitartez:
Profesionaltasun-Ziurtagiriak lortzeko prestakuntzak, metodologia berritzailea eta arrakasta-ebidentzia sendoak erabiliz: MENTSAD – etxeko zainketen enpleguarekin lotuta eta MENTINS – erakunde sozial eta egoitza, eguneko zentro eta abarretako zainketeei lotuta:
- Enplegua ahalbidetzea Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren esparruan.
- Ematen dituzten zainketen kalitatea hobetzea.
ETENGABEKO FORMAKUNTZA, konpetentziak eguneratu ahal izateko.
Zaintzaren esparruan ORIENTAZIO ZERBITZU espezializatua.
Profesionalizatzeko eta zainketen balioa nabarmentzeko ERREFERENTZIAZKO ESPAZIOAK SORTZEA ETA MODELIZATZEA. ZainSARE espazioak.





