Zaintza eta Bizitza Luzeraren Ekonomian talentua erakartzen eta Upskilling-a eta Reskilling-a sustatzen lan egiten duen agente publiko eta pribatuen komunitatea.

Helburuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eragile publiko eta pribatuak aktibatzea, metatutako ezagutza eta esperimentazioa partekatzeko eta honako helburu hauek ahalbidetuko dituzten jarduketa-proposamenak egiteko:

  • Lehenengo mailako zaintza zuzenarekin loturarik ez duten diziplina desberdinetako ikasle eta pertsonengan Zaintza eta Bizitza Luzeraren Ekonomiarekiko interesa erakartzea.
  • Zaintza eta Bizitza Luzeraren Ekonomian orientazio espezializatua ematea lehenengo mailako zaintza zuzenarekin loturarik ez duten diziplina desberdinetako ikasleei eta pertsonei.
  • Lehenengo mailako zaintza zuzenarekin loturarik ez duten diziplina desberdinetako profesionalak silberizatzea.
  • Zaintza eta Bizitza Luzeraren Ekonomiako enpresei planteatzen zaizkien erronketara egokitzeko eta horietan aurrera egiteko beharrezkoa den gaitasunen-eraldaketa.
ZainTalent

Proiektuak

Profesionalizazioan, talentuaren trakzioan eta eskaintzaren eta eskariaren loturan zentratuta, ZainTalent-ek hainbat eragile eta erakunde konektatzen ditu, besteak beste, honako proiektu hauei ekiteko:

ZainTalent
  • Talentua erakartzeko eta Upskilling-a eta Reskilling-a sustatzeko komunitatea eraikitzea eta ezartzea.
  • Zaintza eta bizitza-luzeraren ekonomiaren aukerak ikusaraztea hainbat eremutan, hala nola hezkuntzan, klusterretan eta enpresetan, zentro teknologikoetan, merkataritza-ganberetan, elkargo profesionaletan, EAEko talentua kudeatzeko erakundeetan eta Lanbideren orientazio-zerbitzuetan. Horrez gain, ekintza bateratuak diseinatuko dira.
  • ZainLab-eko sektore anitzeko profesionalentzako silberizazioa.
  • Gaitasun aurreratuak ezartzea zaintza erakundeetan.
ZainTalent
ZainTalent
ZainTalent

SARE LAGUNTZAILEA

Bizkaiko Foru Aldundia
Araba Foru Aldundia
Garapen
Adinberri
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak
Lanbide
Mondragon Unibertsitatea
Home Care Lab
UPV EHU
Deusto
Kuna BBK
Tknika
Arabako ganbera
Guipuzkoako bazkundea
Cámara Bilbao
Deusto Business