Gaur egungo egoera eta Zainketen eta Bizitza Luzeraren Ekonomiaren joerak direla eta, beharrezkoa da zaintzaile profesionalek Profesionaltasun-Ziurtagirietatik haratago prestatzen jarraitzea.

Behar horri erantzuteko, metodologia mistoarekin diseinatzen dira SEPEren eta LANBIDEren formakuntza-espezialitateak, pertsona partikularrak beren etxeetan zaintzen lan egiten duten langileek zaintzako beste profesional batzuen trebakuntza bera eskuratu ahal izan dezaten.

Etengabeko formakuntzaren diseinu pedagogikoa metodologia mistoarekin. Formakuntza-diseinu hori autoprestakuntzan (60 ordutik 70 ordura, espezializazioaren arabera) eta aurrez aurreko talde-trebakuntzan (20 ordu) oin.

Formakuntza espezialitateak

Diseinatutako etengabeko formakuntzak zerikusia du arreta soziosanitarioko Profesionaltasun-Ziurtagirien osagarri diren eta estatu mailan onartutako 3 formakuntza-espezialitaterekin.

  • SSCG03 “Gaixotasun kronikoa duen pertsonari zaintza profesionalean arreta integratua ematea”. 90 orduko iraupena.
  • SSCG15 “Etxeetan eta erakundeetan bizitzaren azken etapan zaintzeko arreta eta laguntza”. 90 orduko iraupena.
  • SSCG21 “Nork bere burua zaintzeko estrategiak zaintzaile profesionalarentzat”. 90 orduko iraupena.
Etengabeko formakuntza
Etengabeko formakuntza

Ikasteko baliabideak diseinatu dira paperezko formatuan (eskuliburuak eta test edo “egia ala gezurra” motako fitxen koadernoak, etab.), pertsona bakoitzak astero finkatutako edukiak banaka landu ahal izan ditzan.

4 orduko 5 saiotan, larunbat arratsaldetan, talde-trebakuntza egiten da, aurrez aurre, honako helburu hauekin:

  • Banakako lanean sortutako zalantzak argitzea.
  • Edukiak indartzea.
  • Gaitasun praktikoak probatzea.
  • Eskuratutako ezagutzak ebaluatzea.

3

prestakuntza-espezialitate

73

parte hartzaile

73

parte hartzaile

96%

gogobetetze-maila oso ona (%4k ona)

2024ko irailean eguneratua.

4

talde: 2 Ermuan, 2 Barakaldon

96%

gogobetetze-maila oso ona (%4k ona)

96%

gogobetetze-maila oso ona (%4k ona)

73

parte hartzaile

2024ko irailean eguneratua.

Etengabeko formakuntzaren pilotua.

Etengabeko formakuntza
Etengabeko formakuntza
Etengabeko formakuntza

SARE LAGUNTZAILEA

Ermuko Udala
Emakumeen Topalekua