Zaintza Lan Orientazioak etengabeko laguntza eskaintzen du parte-hartzaileek aurrera egin dezaten beren enplegagarritasuna eta arreta-kalitatea hobetzen, pertsona bakoitzaren premia espezifikoetara egokituta.
EAEko edozein udalerritako pertsonei zuzenduta dago:
- Zaintzaren eta Bizitza Luzeraren esparruko lanarekiko interesa dutenei.
- Zaintzaren esparruan lan egiten ari diren edo lan egin nahi dutenei.
- Zaintzan esperientzia profesionala dutenei.
Lan orientazio zerbitzua gidatzen eta bideratzen duten ardatzak:
- Zaintzaren arloan espezializatua; lan-eremuaren ezagutza sakona.
- Lan-aktibazio inklusiboa eta kalitatezko enpleguaren sorrera.
- Arreta pertsonalizatua, banakako lanaren bidez, talde-orientazioarekin osatuta.
- Kulturartekotasun eta genero-ikuspegia, zaintzaren lan-merkatuan kultura-aniztasuna duten pertsonak sartzera bideratua.
Zer eskaintzen du orientazio-zerbitzuak?
- Gai garrantzitsuei buruzko informazioa: enpleguaren testuingurua, kontratazio-baldintzak, beharrezko gaitasunak, etab.
- Diagnostiko soziopertsonala eta zaintza-arloan enplegagarritasunari buruzkoa.
- Ibilbideen prestakuntza eta laguntza pertsonalizatua.
- CVa egiteko eta lana bilatzeko teknikei buruzko orientazioa.
- Jarraipena enpleguan.
- Behar berrien identifikazioa eta beste baliabide batzuetara deribazioa.
- Arreta soziosanitarioko Profesionaltasun-Ziurtagiriak bide ez-formaletik lortzeko orientazioa eta laguntza.

Orientazio-zerbitzua banaka eta taldeka ematen da, aurrez aurreko eta urrutiko topaketen bidez, pertsona bakoitzaren beharren arabera.
Informazio gehiago eta kontaktua:
Zaintza Lan Orientazioa Bizkaia
- Telefonoa: 747 426 359
- Posta elektronikoa: olcuidadosbizkaia@grupossi.es
Zaintza Lan Orientazioa Araba
- Telefonoa: 747 425 858
- Posta elektronikoa: olcuidadosaraba@grupossi.es
Zer da Zaintza Lan Orientazioa?


SARE LAGUNTZAILEA


