Esku-hartze sozialen garapenerako teknologo soziala: aro digitalean beharrezkoa den profil profesionala.

Zerbitzuan-ek, gizarte-ongizateko zerbitzuen eta politiken analisian espezializatutako aldizkariak, honako artikulu hau argitaratu du: “Tecnologo/a social para el desarrollo de intervención sociales: una figura profesional necesaria en la Era Digital”

Honako hauek garatu dute: Aitor Tena Eizagirre (APTES), Susana Moreno (Grupo SSI) eta Alfonso Gurpegui Ruiz (Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco), Noemí Martínen laguntzarekin, Grupo SSIko formakuntza departamentukoa.

Funtsezko alderdiak:

  • Gizarte-teknologoaren profila edo rol profesionala definitzea.
  • Erlazionatutako formakuntza-programen diseinua eta pilotajea.
  • Formakuntza-programak Lanbideren eta SEPEren katalogoetan sartzea.
  • Formakuntza garatzea eta pilotatzea.
  • Euskadiko gizarte-erakundeei laguntzea soluzio digitalen erabilerari buruzko hausnarketan eta lehen urratsak ematen.

Landa-lanaren fasean, sektorearen errealitate digitala ezagutzeko asmoz, 45 elkarrizketa baino gehiago egin ziren 15 Euskadiko erakundetan. 3 talde fokal ere egin ziren, profil profesionalaren eta prestakuntza-programen zirriborroak partekatzeko.

Bigarren-fasean, barne-lanari lotutakoa, batetik, prestakuntza-programen behin betiko bertsioak gehitu ziren (Lanbide) Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta (SEPE) Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren katalogoetan, eta bestetik, formakuntza-pilotu horiek martxan jarri ziren, 2024ko irailetik 2025eko martxora bitartean.

Une honetan, figura profesional berri horren trebakuntzari jarraipena ematearekin batera, Euskadiko esku-hartze sozialeko elkarteei akonpainamendua ari zaie ematen, soluzio digitalen erabilerari buruzko erakunde baitako hausnarketa erraztuz.