ZainLab es finalista en los ESSA 2026 por su labor de colaboración público-privada para mejorar la capacitación y el empleo en el ámbito de los cuidados.

ZainLab finalista izan da European Social Networkek antolatutako European Social Services Awards 2026 sarietan. 

Gure hautagaitza Public-Private Partnership in Social Services Award kategorian izendatu dute. Kategoria horrek gizarte-zerbitzuak hobetzeko eta komunitateari onura iraunkorrak ekartzeko erakunde publikoek, gizarte-erakundeek eta enpresek elkarrekin egiten duten lana saritzen du. 

ZainLab eta zaintzen etorkizuna

ZainLab berrikuntza- eta lankidetza-gune bat da, eta duela bost urte baino gehiagotik zaintzetako gaikuntza profesionala sustatzen du eta enplegu-aukerak zabaltzen ditu. Haren lanak historikoki ezkutatuta izan den arlo baten aitortza profesionalean ere laguntzen du.

Urte hauetan, ZainLabek 21 proiektu sustatu ditu 135 erakunderekin elkarlanean, eta 1.055 pertsonak hartu dute parte.

ZainLabek erakunde publikoak eta pribatuak batzen ditu, zaintzetan kalitatezko enplegua lortzeko bidean aurrera egiteko. Elkarlan horrek aukera ematen du esperientziak eta jakintza partekatzeko, zaintzan lan egiten dutenen gaikuntza hobetzeko eta zaintzen ekonomiaren eta bizitza-luzeraren premiei erantzungo dieten ekimen bateratuak garatzeko.

European Social Services Awards sariei buruz

Gizarte Zerbitzuen Europako Sariek (ESSA, ingelesezko siglen arabera) urtero aitortzen dituzte gizarte-zerbitzuak hobetzen dituzten ekimenak, eta balioan jartzen dute gizarte-zerbitzu publikoak planifikatzen, finantzatzen, kudeatzen eta eskaintzen dituzten erakundeen lana.

Orain arteko zortzi edizioetan, Europako eta munduko beste toki batzuetako 320 hautagaitza finalista baino gehiago izan dira, eta 950 parte-hartzailetik gora bildu dira. Sariketak gizarte-zerbitzuak hobetzeko bide berriei ikusgarritasuna ematen die, eta profesionalek eta erakundeek beren komunitateetan emaitza onak ematen dituzten praktikak partekatzea errazten du.