Bizitzea merezi duen zentzuzko bizitza bizitzea.

Zer da zentzuzko bizitza?

Bizitzea merezi duen zentzuzko bizitza bizitzea gizakion beharrizana da, eta arriskuan jartzen da ahulezia eta/edo mendekotasun handiko egoera pertsonalei edo gaixotasun larri edo terminalei aurre egin behar zaienean.

Egoera horietan, laguntza behar izaten da “erabateko sufrimenduzko” esperientzia existentziala (C. Saunders) edo “desmoralizazio-sindromea” (Chochinov) saihesteko.

Zaintza arloan diarduten profesionalek izakiaren dimentsio traszendentalena kontuan hartu behar dute eta beroni erantzuna eman. Zentzuaren dimentsioak edo espiritualtasunak lau eremu barne hartzen ditu:

  • Bizitza morala, hau da, pertsonak bere buruarekiko eta maite dituenekiko dituen balioak eta betebeharrak.
  • Bizitzea (edo hiltzea) merezi duten orientazioa edo helburuak.
  • Transzendentziarekiko edo espiritualtasunarekiko harremana (teista edo ez teista).
  • Norberaren bizitzarekiko gogobetetzea (ahultasunean eta hauskortasunean aurorrealizazioaren eta hazkunde pertsonalaren esperientzia).

Horretarako, beharrezkoa da pertsonek, beren lanbidean aritzean, dimentsio horren beharrizanekiko sentikorra den autokontzientzia garatu eta lantzea.

Zer onura dakartza erakundeetan zentzuzko bizitza konpetentzia txertatzeak?

Edukiak aditu honek proposatu eta garatu ditu:

Marije Goikoetxea