Aniztasun morala duen gizartean, beharrezkoa da dimentsio etikoa sartzea garapen eta jarduera profesionalean.
Zer da zaintzaren etika?
Aniztasun morala duen gizartean, beharrezkoa da dimentsio etikoa sartzea garapen eta jarduera profesionalean, horretarako gaitasunak eskuratuz.
Zaintzen dutenei ezagutza, jarrerak eta trebetasunak ematea da helburua, zainduaren pribatutasuna, intimitatea, autonomia eta balioak babesteko. Helburua da segurtasuna eta konfiantza eskaini ahal izatea, beren kode morala errespetatuz eta pertsona bakoitza eguneroko bizitzan behar bezala ordezkatuz, beren lehentasunen, balioen eta nahien arabera.
Beharrezkoa da adituekin lan egitea, beren lan-prozesuan begirada etikoa jartzeko gai izan daitezen.
Zer lortu nahi dugu?
Zainduak diren pertsonen duintasuna eta eskubideak errespetatzeko bete behar diren printzipio unibertsalak ezagutzea: kalterik ez egiteko printzipioa, justizia, autonomia eta ongintza. Hori jakinda, profesionalak egin behar denari eta egin behar ez denari buruzko iritziak eman ahal izango ditu, eta eskubideak babestuko dituzten “praxi oneko” protokoloak egiten lagundu ahal izango du.
Zaintzan tratu “beroa” emateko beharrezkoak diren gaitasun etikoak (bertuteak) garatzeko, bereziki hauskortasun handiko egoeran dauden pertsona “ez-autonomoak” zaintzeko.
Lanbidean aritzean sortzen diren balio-gatazkei aurre egiteko, talde-lanean erabakiak hartzeko jarreraren bidez eta identitate desberdinak dituzten pertsonentzat zaintza pertsonalizatuaren bidez. Balio-gatazka ohikoenak bizitzaren amaierako zainketei eta dementzia edo autogobernua eragozten duten beste muga batzuk dituzten pertsonen ordezkari izateko erabakiei buruzkoak izango dira.
Zeintzuk dira erakundeetan zaintzaren etika konpetentzia txertatzearen onurak?
Edukiak aditu honek proposatu eta garatu ditu:
