Datuak aztertzeko eta prozesatzeko teknologia nagusiak menderatzeak erabakiak hobeto hartzeko aukera emango die erakundeei.

Zer ulertzen dugu Datutaren kudeaketaren inguruan?

Erakundeek informazio eta elkarri konektatutako sistemen arteko datu gurutzatu asko sortzen dute. Datu-bolumen handiak aztertzeko eta prozesatzeko teknologia nagusiak eta lortutako informazioa balioesteko beste tresna batzuk menderatzeak erabakiak hobeto hartzeko aukera emango die erakundeei.

Zaintzaren eta Bizitza Luzeraren Ekonomiako erakundeen kasuan, datuen segurtasunaren eta pribatutasunaren ikuspegiak garrantzi handiagoa eskatzen du, datuen sentsibilitatea dela eta.

Datuaren kudeaketan ondo prestatutako langileak metodo analitikoak ulertzeko eta erabiltzeko gai dira. Horiei esker, hobekuntza-aukerak aurki daitezke kudeaketaren kalitatean, eraginkortasunean, segurtasunean eta arretaren zehaztasunean. Gainera, arretarekin lotutako profesionalen komunikazio eraginkorra errazten du.

Pertsonek datuak ustiatzeko teknika desberdinak ezagutu eta aztertu behar dituzte enpresetan garatzeko aukerak aurkitzeko: analisi deskribatzailea, analisi prediktiboa eta baita analisi preskriptiboa.

Zer onura dakarzkie erakundeei datuaren kudeaketa konpetentzia txertatzeak?

Edukiak erakunde honek proposatu eta garatu ditu

Mondragon Unibertsitatea