Aldaketak eta eraldaketak errealitate berriari erantzungo dioten irtenbide berritzaileak ezarri ahal ditugun neurrian gertatuko dira.

Zer da ikerketa eta berrikuntza?

Ikerketa eta berrikuntza funtsezko bidea dira ebidentzian oinarritutako esku-hartzeak egiteko, eta baita ikaskuntza sortuko duten, hobekuntzak egiteko aukera emango duten eta beharrezko zainketa-eredu berriak garatuko dituzten ekimenak eta estrategiak eraginkortasunez inplementatzeko.

Horrek guztiak begirada etorkizunean jarrita duten eta helize laukoitzeko eragileak (administrazio publikoa, enpresa, ezagutza eta gizarte zibila) biltzen dituzten diziplinarteko taldeen lankidetza eskatzen duten esplorazio- eta esperimentazio-ekintzak dakartza.

Aldaketak eta eraldaketak errealitate berriari erantzungo dioten irtenbide berritzaileak ezarri ahal ditugun neurrian gertatuko dira, giza osagaiaren paradigma galdu gabe.

Zainketen eta Bizitza Luzeraren Ekonomiako profesionalek etengabeko bilakaeran dauden ekimen berritzaileen garapenari lotutako gaitasunak eskuratu behar dituzte.

Zergatik dira garrantzitsuak Ikerketa eta Berrikuntza?

Ikerketa eta berrikuntza
Ikerketa eta berrikuntza
Ikerketa eta berrikuntza

Edukiak erakunde honek proposatu eta garatu ditu:

Home Care Lab

Honako erakunde honen lankidetzarekin:

Innobasque