Beste eremu batzuetako profesionalei gaitasun silberizatuak ematea da helburua, biztanleria zahartzearen ondoriozko erronkei erantzun ahal izateko.

Silver Economy-aren ingurunean ekiteko interesa eta bokazioa duten ekintzaileei eta beren produktuak eta zerbitzuak silberizatu nahi dituzten enpresei zuzenduta dago, horiek inklusiboagoak eta eskuragarriagoak izan daitezen.

Formakuntza proposamen bat diseinatu zen, eta 2023an kontrastatu egin da. Prozesuan hainbat eragilek, ekintzailek eta enpresa publiko eta pribatuk hartu dute parte.

Formakuntza programa: Sektore anitzeko profesionalentzako silberizazioa

Programa honen helburua da zilarrezko ekonomiaren testuingurua eta eskaintzen dituen aukerak ezagutzea, eta adineko pertsonen beharrak identifikatzea eta, horren arabera, produktuak edo zerbitzuak diseinatzea. Formakuntza hori egiten dutenek espezializazio-geruza bat lortuko dute, Silver Economy-arekin lotutako enpresa-dibertsifikaziorako eta/edo ekintzailetzarako aukerak sortzeko.

60 formakuntza ordu | 15 aurrez aurreko saioak | 4 orduko iraupena saio bakoitzeko

Edukiak Plataforma 50k eta Grupo SSIk proposatu eta diseinatu dituzte.

Plataforma 50
Grupo SSI

1. FORMAKUNTZA MODULUA. Zahartzea eta ongizatea.

Helburua: zahartze-prozesua eta haren inplikazioak ulertzea da helburua. Formakuntzak kontuan hartzen ditu adineko pertsonen bizi-faseak: aktiboak, hauskortasun-egoeran daudenak eta mendekotasun-egoeran daudenak.

Zahartze aktibo eta osasungarriaren paradigmaren gakoak ezagutarazten dira modulu honetan, fokoa adinekoen potentzialean jarririk

Iraupena: 12 ordu/3 aurrez aurreko saioak.

Helburua: zilarrezko ekonomiaren ezaugarriak identifikatu nahi dira, ikuspegi bikoitz batetik:

  • Kontsumitzaileen nahiak, motibazioak eta itxaropenak.
  • Kontsumo-merkatuan dituzten negozio-aukerak.

Iraupena: 20 ordu/5 aurrez aurreko saioak.

2. FORMAKUNTZA MODULUA. Zilarrezko ekonomia: merkatua eta negozio-ereduak.

3. FORMAKUNTZA MODULUA. Zilarrezko ekonomiara bideratutako produktuak eta zerbitzuak diseinatzea.

Helburua: zilarrezko ekonomiara bideratutako produktu eta zerbitzuen diseinurako eta aukerak identifikatzeko metodologiak ezagutarazten dira, eta pertsona nagusiak diseinu prozesu osoan txertatzearen eta inplikatzearen garrantziaz kontzientziatu.

Iraupena: 28 ordu/7 aurrez aurreko saioak.

Zergatik da beharrezkoa Silver Economy-aren arloko prestakuntza?