ZainLab Ekin Silver Economy negozio berriak eta tradizionalak, Silver Economy-aren esparruan, balio erantsidun proposamen berriak eta moldaletak garatzeko erronkan elkarlanean ari diren egitasmoetan laguntzeko ekimena da. Hori guztia, sektoreko adituen eta Grupo SSIko silverizazio- eta ekintzailetzan-mentoreen laguntza eta aholkularitzarekin.

Hiru etapatan garatzen den prozesua da:

1. Go Social jardunaldiak

Difusioa egin eta enpresak eta pertsona ekintzaileak erakartzen ditugu. Helburua da gero eta zaharragoa den gizarteak planteatzen dizkigun erronka eta aukera ekonomikoen aurrean difusioa egin, kontzientziatu eta kezkaren hazia ereitea.

Enpresa-proiektuak edo silver produktu eta zerbitzuak garatzeko interesa duten ekintzaileak eta enpresak hautatzen ditugu. Beren produktu-merkatu mix-a definitzeko beharrezkoa den silberizazioari eta merkatuari buruzko formakuntza ematen diegu.

2. Silver Economy-ari buruzko formakuntza jardunaldiak taldean.

3. Mentoring-a

Ekintzaileei edo enpresei modu pertsonalizatuan laguntzen diegu, beren produktua merkatura hurbil dezaten eta lehen urratsetan orientazioa emateko.

Helburua zilarrezko ekonomian ekiteko laguntza ematea da, eta, horrela, merkatuan zerbitzu eta proposamen berriak ager daitezen bultzatzea, hautemandako beharrei erantzun egokiagoa emateko.

40 ekintzailetza proiektu baino gehiago identifikatu dira. 15 ekintzailetza proiektu baino gehiago mentorizatu dira.

Ekintzailetzarako laguntza

Sentsibilizazioa

Ezagutza

Mentorizazioa

Zertan datza ekintzailetzan laguntzea Silver Economy-an?

SARE LAGUNTZAILEA

Dema Bizkaia
Bilbao Ekintza
Silver Economy Taldea
Debagoiena
Barakaldo
Getxolan