Uztailaren 9an, Grupo SSIaren lankidetzan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak bultzatutako ZainSare guneetara atxikitzeko akordioa Amurrio, Arrasate eta Ermuako udalek sinatzen dute.Zainketen arloan enplegua hobetzea eta eredu bidezkoago, profesionalago eta iraunkorrago baterantz aurrera egitea du helburu.
Gasteizen egindako ekitaldian, Mikel Torres lehendakariordeak hiru udalerrietako alkateekin atxikimen akordioa sinatu du.
Jardunaldiak udalek politika publikoak bultzatzeko duten zeregin estrategikoa nabarmentzen du, politika horiek kalitate handiagoko arreta bermatu eta zaintzen duten pertsonen lana duindu, halegia.
ZainSare guneei esker, erreferentziazko tokiko egiturak sor daitezke zainketen sektoreko langileei laguntza, prestakuntza eta orientazioa emateko, bai eta baliabideak eta lan-eskubideak eskuratzeko erraztasunak eman ere.
Mikel Torresen hitzetan, “Euskadik ez du etsitzen desberdintasunen aurrean, ezta prekarietatearen aurrean ere”, eta 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin bat datorren “zainketa eredu justuagoa, duinagoa, profesionalagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko” konpromiso kolektiboa nabarmentzen du.
Era berean, ZainSare guneak, eredu horiek indartzeko tresna zehatza direla azpimarratu du. Gune horien garapenak erakundeen, gizarte-eragileen eta tokiko komunitatearen arteko ikuspegi partekatuari erantzuten diola azaldu du ere.
Amurrio, Arrasate eta Ermuaren atxikimendua
ZainSare guneek bere udalerrientzat suposatzen duen aukera nabarmentzen dute hiru alkateek. Amurrioko Alkatea den Txerra Molinuevok “zaintzak erantzukizun partekatua” direla azaldu du, eta herrian ZainSare gune bat izateak zaintzan aritzen direnen lan-baldintzak hobetzeko urrats zehatzak ematea ahalbidetzen duela azpimarratu du.
Bestalde, Maider Morras Arrasateko alkateak azpimarratu duenez, “zaintzak profesionalizatzea zaintzen dituztenak zaintzea ere bada”, eta ekintza horiek tokiko, hurbileko eta eraldatzeko gaitasuna duen ikuspegi batetik egitearen garrantzia nabarmendu du. Ermuan, Beatriz Gamiz alkateak ZainSare proiektuari atxikitzea Udalak “etxez etxeko zaintza zerbitzuen duintasunarekin” eta adinekoen eta mendeko pertsonen ongizatearekin duen konpromisoari erantzuten diola azpimarratu du.
Atxikimendu horrekin, hiru udalerriek espazio propio bat dute, eta, bertatik, prestakuntza-programak, zaintzako langileentzako doako aholkularitza juridiko-laborala eta gogoeta partekatua, elkarrekiko ikaskuntza eta aliantza berrien eraikuntza sustatzen duten topaguneak eskaintzen dira.
ZainLab proiektuak, Udalaren ikuspegia txertatzea, erantzunak tokiko testuinguru eta errealitate bakoitzera egokitzeko tresna bezela duen garrantzia azaltzen du. Amurrio, Arrasate eta Ermua udalen inplikazioak zaintzako enpleguaren hobekuntza bultzatzen duen lankidetza-sarea indartzen du, pertsonengan oinarritutako ikuspegi eraldatzaile batetik.
ZainSare gune bakoitza, gaur egun eta etorkizunerako funtsezkoa den sektore batean profesionalizazio-, aintzatespen- eta etengabeko hobekuntza-ibilbideetara sartzeko sarrera-ate gisa eratzen den ZainLab Hub ekosistemaren parte da.
Prentsako agerpenak
Albistearen berri eman duten hedabideak. Nabarmentzekoak dira:
- Gara: “Lehen ZainSare guneak martxan: Amurrion, Arrasaten eta Ermuan”.
- Noticias de Alava: “Espacios ZainSare: una experiencia pionera en la profesionalización de los cuidados en clave local”.
- Deia: “Espacios ZainSare: una experiencia pionera en la profesionalización de los cuidados en clave local”.
- El Correo: “Los espacios ZainSare: una experiencia pionera en la profesionalización de los cuidados en clave local”.
- Arrasate Udala: “Zaintzaileak zaintzeko ekimen eta saretze sorta “ZainSare Espazioa” egitasmoaren bitartez”.
- Diario Vasco: “ZainSare inicia este sábado las sesiones de formación dirigidas a cuidadores”.
- Irekia: “Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak abian jarri ditu ZainSare Guneak, zaintzaren profesionalizazioa bultzatzeko eta arreta hobetzeko”.
- Cadena SER: “Ermuak etxez etxeko zaintza zerbitzuak duindu nahi ditu”.
- Onda Vasca: “Arrasatek bat egiten du zainketen lana profesionalizatzeko eta duintzeko ZainSare proiektuarekin”.
- Noticias de Gipuzkoa: “Eusko Jaurlaritzak ZainSare guneak bultzatzen ditu zainketak profesionalizatzeko eta arreta hobetzeko”.







