ZainLab afianza su proyección en Europa

2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin lerrokatuta, ZainLabek zainketen profesionalizazioan aurrera egin eta Europan duen presentzia sendotzen du,

ZainLabeko komunitateetako kideak eta EAEko enpleguaren eta prestakuntzaren arloko beste eragile batzuk bildu ziren ZainLab Hub proiektuaren inguruan antolatutako lan-gosarian, 2025eko martxoaren 17an.

Proiektu honek Europan izan duen aurrerapena, bai eta orain arte lortutako erronkak eta lorpenak zuzenean ezagutaraztea da helburua.

Zainketetan enplegua indartzeko komunitateak

ZainLaben proiektuaren xedea zaintzaren eta bizitza-luzeraren ekonomia hobetu, garatu eta sustatzen laguntzea da, enpleguaren eta trebakuntzaren ikuspegitik ekintza berritzaileak diseinatuz, esperimentatuz eta ezarriz. Horretarako, beste jarduera batzuen artean, enplegu, prestakuntza, berrikuntza eta ikerketa eta zaintzaren esparruan parte hartzen duten eragile publiko eta pribatuek osatutako.komunitate adituak aktibatu dira,

Gosarian orain arte aktibatutako bi komunitateak aurkeztu dira: ZainPrest (etxeko zaintza partikularrei profesionalizatzea, batez ere pertsona migratuei zuzenduta) eta ZainTalent (talentua erakartzea, upskilling eta profesionalen reskilling). Guztira, ZainLab-en misioarekin lerrokatuta eta helize laukoitzaren ikuspegia duten 34 eragilek parte hartzen dute.

Bi komunitateen helburua dauden eta sortzen ari diren beharrei eta eskaerei erantzuteko gaitasun egokiak dituzten profesionalen eskuragarritasuna bultzatzea da.

Ezarritako helburuak lortzen lagunduko duten lan-proposamenak hedatzeko topagune desberdinak sustatzen dira.

Komunitateei lotutako proiektuen artean, zainketetarako orientazio-zerbitzua nabarmentzen da Araban eta Bizkaian. Laguntza- eta orientazio-jarduera espezializatu, pertsonalizatu baten bitartez, zainketen eremuan lanarekiko interes jakin edo argia dutenei, edo zaintzan esperientzia profesionala duten, edo jardunean dauden zaintzaile profesionalei, naiz aurrez aurre naiz urrutitik 160 pertsona baino gehiagori,zerbitzua jasotzeko aukera eman zaie.

Gosarian, Mentsad proiektuak lortutako lorpenak zehaztu dira, arreta soziosanitarioko profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutako beste proiektu eta jarduera batzuk garatzeko ernamuina. 500 pertsona baino gehiago prestatu dira autoprestakuntzan eta ikasgelako talde-trebakuntzan oinarritutako metodologia berritzaile batekin. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren apustuari esker, prestakuntza-espezialitate gisa sartzearekin batera, pertsona gehiagok hartuko dute parte.

Zaintza profesionalizatuen sare baterantz

ZainLab aurrera doa. 2025ean, tokiko eragileekin koordinatuta etxeko langileei, zaintzaileei eta enplegatzaileei zuzendutako zerbitzuak eskaintzeko 3 ZainSare gune gauzatuko dira, lurralde bakoitzean bana,

Pertsona hauek, osasunaren sustapena, lan orientazio eta prestakuntza jaso ahal izango dute, era berean, etxe partikularretan zaintzeko eskaria, gaitutako pertsonen eskaintzarekin lotzea erraztuko da.

Zaintzaile profesionalentzat Elkar zaintzeko sare bat eraikitzeak, langileak profesionalizatzeko eta lan-baldintzak duintzeko prozesuan ahalduntzea, prestatzea eta laguntzea bilatzen duten gune horien eskaintza osatuko du.

Aurrerapen horien bidez, ZainLabek alde batetik, zainketen profesionalizazioan funtsezko eragile gisa duen eginkizuna indartu egiten du, eta bestetik Euskadin eta Europan enplegu jasangarri eta kalitatezkoaren eredu bat eraikitzen laguntzen du.