Desayuno ZainLab Hub

ZainLab proiektuan eta ZainLab Hub lan-ildoetan garatutako jarduerak ditu ardatz “Zainketen eta bizitza-luzeraren ekonomiaren etorkizuna EAEn” izenburupean garatzen den lan-topaketa hau,

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak bultzatutako lankidetza-gune honekin, Zainketen esparrua eredu jasangarriago eta berritzaileago baterantz doa. Jardunaldi honetan beste urrats bat emango da ZainLab proiektuak duen garapenarekin,

Irekiera instituzionala, Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua den Mikel Torresek egin du. Enpleguaren Euskal Estrategia 2030 eta zainketen etorkizunarekiko konpromiso instituzionala partekatu ondoren; Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordeak ZainLab Huben aurrerapenak eta erronkak zehaztu ditu.

Zainlab proiektuak Europar Batasunean profesionalizazio-proiektuak (Upskilling eta Reskilling) ikusarazteko egin duen apustuaren esparruan, Dana Carmen Bachmann Europako Batzordeko Gizarte Babeseko Unitateko buruak parte hartu du, eta hitzordura joan diren 85 pertsona baino gehiagorekin 2022ko irailean Zaintzaren Europako Estrategia argitaratu zenetik Europar Batasunean iraupen luzeko zainketen arloan eman diren urratsak partekatu ditu. Era berean, Union of Skills, hezkuntzaren, prestakuntzaren eta ikaskuntzaren hobekuntzaren bidez EBren lehiakortasuna bermatu nahi duen plana partekatu du.

Jardunaldian zehar, Ivana Davidovskak ere parte hartuko du, EASPDko (Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zerbitzuen Hornitzaileen Europako Elkartea) Proiektuen arduradunak. Erakunde hori, Social Services Europe-rekin batera, Iraupen Luzeko Zainketen Eskala Handiko Elkartearen buru da. ZainLab ere elkarte horretako kide da.

Bere hitzaldian, profesionalei gaitasun digitalak eta pertsonarengan oinarritutako arreta-gaitasunak ematen dizkien Care4Skills ekimena azaldu du.

 Azkenik, Karmele Acedo Grupo SSI ko CEOak ZainSare espazioek sektorean duten garrantzia azaldu du.

ZainLab Pact for Skillsen egitasmoaren parte da

Mikel Torresek Eusko Jaurlaritzak Pact for Skills eta Iraupen Luzeko Zainketen Eskala Handiko Elkartearekin izandako atxikimenduak aurkeztu ditu

Zainketen eta bizitza-luzeraren ekonomian eskaerai erantzuteko gaitasun egokiak dituzten profil desberdineko profesionalak eskuragarri egotea da ZainLab programaren helburua.

ZainLab Hub-ek beste gaikuntza-programa edo -nodo bat bezala funtziona dezan du helburu ere. Urrats hori okupazio-horizontea eta konpetentziak aztertzeko jardueran sartzen da:

  • Zainketen arloko enplegurako eta prestakuntzarako ezagutza, informazioa eta datuak identifikatu, sortu eta transferitu nahi ditu.
  • Bertan lan egiten duten emakumeen kualifikazioan jartzen du arreta.
  • Zainketen eta bizitza-luzeraren ekonomian enplegua duintzeko helburuarekin lan egiten du.

Urrats hau, gaitasunen aldeko estrategia europarraren ildoan aurrera egiteko [esteka berria, Europan proiekzioa], aukera bat da. Era beran, ZainLab Huben ekimenek sare europarretan parte har dezaten bultzatzen da.

Webgune gordailu berria

Gosarian, jakintza-biltegiaren funtzioak betetzen dituen eta helburu hauekin sortu den webgune berria aurkezten da: www.zainlab.eus.

  • Zainketen eta bizitza-luzeraren ekonomiaren esparruan eskuratutako ezagutza biltzea.
  • ZainLab proiektuaren bilakaera eta ZainLab Huben bidez bultzatutako ekimenak modu ordenatuan azaltzea.

Bertan, ZainLab I-en memoriak eta II  daude eskuragarri. Informazioa laburpen-bideoekin osatzen den lan-ardatzen, komunitateen eta jarduera-ildoen arabera egituratzen da, Horietan, parte hartzen duten erakundeetako eta eragileetako profesionalek ikaskuntzei eta egindako bideari buruz hausnartzen dute.

Prentsako agerpenak

Jardunaldi horrek komunikabideetan izan duen oihartzuna azaltzen da, honako hauek nabarmentzen direlarik: