Zaintza eremuak kalitatezko enpleguaren, berrikuntzaren eta garapen ekonomikoaren motor gisa duen potentziala ikusarazteko, ZainLabek bere ikuspegi berritzailea enplegu, ekintzailetza eta gizarte-ekonomiarekin lotutako erakundeetara hurbiltzen jarraitzen du,
Hedapen-lan horren helburua Zainketen eta Bizitza Luzearen Ekonomian (ZBL) enpleguaren eta ekintzailetzaren arloan dauden aukerak erakustea da. Sektore anitzeko silberizazio eta enpleguaren eta ekintzailetzaren arloko beharrei erantzungo dieten rol eta profil profesional berrien definizioaren bidez.
Jarraian, dagoeneko garatuta dauden ekimenetako batzuk jasotzen dira.
Zainketen eta bizitza-luzeraren ekonomian aukerak bilatzea, enpleguaren, berrikuntzaren eta garapen ekonomikoaren motor gisa.
Bilboko Ganberako 2025 Enplegu Azoka
Monikak Navajas “Silver Economy: negozio berriak, lanbide berriak hazten ari den merkatuan” hitzaldia eman du. Bertan, adinekoen beharrei erantzuteko aukera profesionalak eta profil berriak zeintzuk diren azaldu du.
B Venture 2025
Monika Navajas-ek Silver Economy: hazten ari den merkatuan negozio berri eta, lanbide berriei buruz hitzaldia eman du.
Bizanleriaren zahartzearen ondorioz, zeintzuk diren sortzen ari diren aukera profesional eta negozio-aukerei buruz hitz egin du.
Donostiako enplegu-foroa
GrupoSSI-enpresak, Monika Navajasen bitartez Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako Enplegu Azokaren edizio berri batean parte hartutzen du. Gure erakundeetan talentua txertatzeko beharra dugun 60 enpresa baino gehiago gara.
Edizio honetan, gurea bezalako erakundeen aukera profesionaletan interesa duten 25 pertsona baino gehiago artatuko ditugu, arreta zainketan eta bizitza-luzeran jarriz.
Azoka honen moduko espazioek aukera ematen digute #ZainLab esparruan, zainketen erronkari erantzuteko sortzen diren profil profesional berriak eta rol berriak azaltzeko
UCM-ko udako ikastaroak
Susana Morenok UCMren udako ikastaroan parte hartu du San Lorenzo del Escorialen (Madril). Ikastaroan gai hau jorratu da: “Iraupen luzeko zaintzak: enpleguarekin, akreditazioarekin eta profesionalen prestakuntzarekin lotutako dilemak”, Maite Sanchoren gidaritzapean.
Bigarren jardunaldiari “Zaintza ez profesionalen balio ekonomiko eta soziala” izeneko mahai-inguruak emango dio hasiera. Maite Sancho (Imserso), Juan Oliva (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea) eta Pilar Rodríguezen (Pilares Fundazioa) agerraldiaren ondoren, esperientziei buruzko txanda heldu da.
Susana Ezagutzaren Kudeaketa arloko arduraduna izateaz gain, ikerlaria da, eta etxeko lanaren eta zaintza-lanaren profesionalizazioan izan dugun esperientzia du hizpide, kualifikazio profesionala eta kalitatezko arreta bultzatzen duten prestakuntza-programatan oinarritua.
Bere agerraldian MENTSAD eta MENTINS programak nabarmendu ditu, edizio ezberdinetan. Halaber, ZainLab eta ZainLab Hub proiektuan emandako aurrerapausoak nabarmendu ditu. Proiektua 2021az geroztik Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailerako kudeatzen dugu, zahartzeari dagozkion erronkak Berrikuntzatik eta enpleguaren eta gaikuntzaren ikuspegiarekin jorratzeko.
ZainLab proiektuari esker, MENTSAD programa 3 lurralde historikoetara hedatu da.
Gasteizko enplegu-foroa
“Enplegu-aukerak Araban” – Enplegua Gune mahai-inguruan parte hartu dugu, Gasteizko Udalak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatuta (2025eko maiatzaren 18a).
Gure esku-hartzean, zainketen eta bizitza-luzeraren ekonomiaren eremuko aukera profesionalei buruz hausnartzen dugu: bai ZainLab-en programaren barruan enpleguaren eta zaintzaren esparruan eskuratutako ikaskuntzei, bai eta ZainLab Hub-ek profil eta rol profesional berrien arloan dituen jarduera-ildoei buruz ere. Hori bultzatzeko, lanbide berriak diseinatu behar izan dira, eta lanean ari diren eta lan-aukerak dakartzaten lanbideetarako gaitasun profesional gehigarriak sustatu behar izan dira.
ZainLab – Transferentzia jardunaldiak-Silberizazioa
Erreferentziazko behargintza batzuetan, hala nola Mungian, Erandion eta Debagoienan, silberizazioaren ondorioz sortzen ari diren lan-aukerei buruzko prestakuntza-pilulak ematen ditugu (2025eko apirila).
Ekintza horiek ZainLab-en transferentzia-egitasmoaren barruan sartzen dira, eta langabezian dauden pertsona kualifikatuak (unibertsitate-titulazioak edo LHko goi-mailako zikloak) laneratzea dute helburu. Ekintza horiek ZainTalent eta ZainPrest komunitateetako kide den Garapenekin egindako akordioaren eta HAZILAN+ proiektuaren baitan kokatzen dira.
Ekingiza jardunaldia
ASLE eta Aldalanen lankidetzaren ondorioz 2025eko urtarrilaren 15an antolatutako jardunaldietan, sektore anitzeko profesionalen ekintzailetzararen naiz Silberizaziaren inguruan, ZainLab-en landutako Silver Economy-ko lan-aukera berriei buruz egindako proiektuak eta egitasmoak zehazten ditugu.
ZainLab proiektuaren eta ZainLab Hubekin garatzen diren ekintzen bidez. Zilarrezko ekonomian eta zainketen jardueran sortzen diren era desberdinetako beharrei erantzutea da helburu.
+45 Talentu Jardunaldia: desberdintasuna markatzen duen esperientzia
2024ko abenduaren 18an, Bilboko Ganberak bultzatutako “Perspektiba, ibilbide eta erronka berriak” jardunaldi honetan parte hartu dugu. Bertan, mahai gainean jarri ditugu zainketen eta bizitza-luzeraren ekonomian dauden aukera profesional eta erronka berriak.
Arlo horretan sektore anitzeko profesionalak behar dira zilarrezko ekonomian sortzen ari diren beharrei erantzuteko, ekintzailetzaren bidez edo sortzen ari diren lanpostuak betez.











