Enplegu eta Ekintzailetza Foroak

Zaintzaren eta bizitza-luzeraren ekonomia, Enplegu eta Ekintzailetza Foroetan presente.

Urte luzez, zaintza-lanek ez dute berezko espaziorik izan ingurune hauetan, tradizioz lanbide liberalekin, industriarekin edota enpresa-zerbitzuekin erlazionatu izan baitira. Gaur egun, badago espazio hori, beharrezkoa da, eta kalitatezko enplegua sortzeko aukera ezin hobea eskaintzen du.

Zaintza-lanak dira Euskadiko gizarte- eta ekonomia-eraldaketaren eragile nagusietako batzuk.

Zuzeneko arretaz gain, badira beste zenbait behar ere, hala nola: gizarte-berrikuntza, teknologiaren aplikazioa, koordinazioa soziosanitarioa, zerbitzuen kudeaketa, datuen analisia, ekintzailetza, komunitate-irtenbideen diseinua, marketina, finantzak eta egiturazko aldaketa demografikoari erantzuten dioten profil profesional berriak.

ZainLabetik sustatutako esperientziak erakutsi du lan-esparru honek gaitasun anitzeko eta kualifikatutako profilak behar dituela. Erronka ez da zaintzea bakarrik. Jasangarriak, berritzaileak eta pertsonak ardatz dituzten zaintza-sistemak diseinatzea ere bada.

Gure presentziak enplegu eta ekintzailetza foroetan, besteak beste, unibertsitateek, merkataritza ganberek edota ekonomia sustatzaileko sailek antolatzen dituztenetan, helburu zehatz bat du: errealitate hori helaraztea ikasleei eta lizentziatu berriei.

Euskadiko enplegagarritasunaz eta etorkizunaz mintzatzen garenean, zaintzaren ekonomia ere elkarrizketa horren parte izan behar da.